Ekhilur

Ekhilur

Compartir

Ekhilur es una Cooperativa de Consumo sin ánimo de lucro formada por Personas Consumidoras, Negocios Locales, Asociaciones y Entidades Públicas.

19/06/2026

🌍 Ekhilur nazioarteko radarrean

Azken asteotan Ekhilur Koop-en LinkedIn profila munduko zein lekutatik ikusten ari diren aztertu dugu, eta emaitzek oso datu interesgarriak erakusten dituzte. 🌍

🇳🇱 Herbehereak
🇫🇷 Frantzia
🇧🇪 Belgika
🇩🇪 Alemania
🇨🇦 Kanada
🇵🇹 Portugal
🇬🇧 Erresuma Batua
🇺🇸 AEB
🌏 Asia, Afrika eta Ozeaniako hainbat puntu

Ez dira soilik bisitak. Lurralde horietako askok berrikuntza soziala, finantza etikoak, ekonomia lokala, moneta osagarriak eta komunitate bidezko garapen ereduen inguruan lan egiten dute.

Horrek erakusten du Ekhilur gero eta presenteago dagoela nazioarteko elkarrizketetan, non eztabaidatzen diren:
🔄 subiranotasun ekonomikoa
🏘️ tokiko ekonomien indartzea
🤝 lankidetza eta komunitatea
💳 ordainketa-sistema kooperatiboak
🌱 garapen jasangarria

Eskerrik asko Ekhilur posible egiten duzuen pertsona, merkatari, erakunde eta aliatu guztiei.

Ekhilur ez da soilik ordainketa-tresna bat. Komunitatea indartzeko tresna da.

27/05/2026

Aurten ere, unea iritsi da, eta REAS Euskadiko erakunde kideek urteko film kolektiboa prestatu beharko dute: Auditoria Soziala. Geure erakundeei lagundu nahi diegu lanak argiztatzen, haien historiak indartzeko eta argi gehiago edo garapen handiagoa zer arlok behar duten ulertzeko. Epealdi horretan, egunez egun kapituluka baina elkarrekin filmatzen dugun Ekonomia Sozial eta Solidarioaren film hau errebelatu beharko dugu.

Jakin badakigu zein den gure historia. Orain, ordea, xehetasunak argiztatu nahi ditugu, gure balioekin bat datozen lanak sortzeko: zer azaltzen dugun ez ezik, nola azaltzen dugun ere bada garrantzitsua. Zein da ikuspuntua? Zer enkoadraketa aukeratuko ditugu? Zeri emango diogu argia? Nolako lotunea dute protagonistek eta nola eratu dira giroak? Zer lehenesten du gure soinu-bandak? Horrez gain, geure buruari ere eman nahi diogu astia, kameren atzean zer dagoen pentsatzeko: taldea, lana eta gure ingurunearen gaineko eragina.

Tresna berriak, filmaketa arinago baterako

Hurrengo asteetan, REAS Euskadiko erakundeek euren ekoizpen-lanen egiturak aztertu beharko dituzte, ESSren funtsezko sei printzipioen egoera nolakoa den jakiteko: ekitatea, lan duina, jasangarritasun ekologikoa, lankidetza, ingurunearekiko konpromisoa eta aberastasunaren bidezko banaketa. Geure sareko erakundeei eskatu nahi diegu euren burua aztertzeko eta pentsatzeko tartea hartu dezatela. Datuak biltzeko prozesua zehatza da, eta 100 adierazle baino gehiago hartzen dira kontuan. Aurten, ordea, errazagoa izango da: zeregina errazten lagunduko dizuen web aplikazioa estreinatu dugu. Dena ondo joango da!

Filmatutakoan, sareko talde teknikoak 130 erakunderen baino gehiagoren auditoriak aztertuko ditu horretarako eratutako batzordean. Balorazio ona lortzen dutenek Auditoria Sozialaren zigilua jasoko dute, hau da, Merkatu Sozialean sartzeko asmoz 2022an ezarritako ziurtagiria. Plataforma horretan, hain zuzen ere, duela hamarkada batetik REAS Euskadik bultzatzen duen Ekonomia Sozial eta Solidarioko produktu eta zerbitzuak merkaturatzen dira.

Eragin kolektiboa duen pelikula bat

Edonola ere, zigiluaren lorpenetik haratago, ekimenak beste bi onura ere baditu. Batez ere, ekonomia solidarioaren printzipio gidarien inguruko atxikimendu-maila neurtzen laguntzen du. Azken batean, gure filma ESSrekin bat datorren jartzen du agerian. Barne-mailan, lortutako datuak funtsezkoak dira REAS Euskadiko ekintza estrategikoak eraginkortasun handiagoz aztertzeko eta antolatzeko orduan. Azkenik, eta oso garrantzitsua ere bada, film honek sektorearen indarren zein ahulezien ikuspegi globala eskaintzen duenez, badago nagusi den eredu ekonomikoaren alternatiba bideragarri moduan aurkezterik.

Maiatzaren 27tik ekainaren 26ra arte, REAS Euskadik erakunde guztiak gonbidatuko ditu filmaketa honetan parte hartzera. Urtearen amaieran, pantaila piztuko dugu, euskal ESSren ekoizpen-lan panoramiko berriaren estreinaldi irrikatua ikusteko.

Argiak, kamera… Ekin!

08/04/2026

🤝 Izaskun Gómez, Merkataritzako Zuzendaria, Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearekin bildu da.

Sektoreari entzuteko, erronkak partekatzeko eta tokiko merkataritza -gure auzo eta hirietako bizitzan giltzarria- sustatzen jarraitzeko topaketa.
__
🤝 La Directora de Comercio, Izaskun Gómez, se ha reunido con la Asociación de Comerciantes del Casco Viejo de Bilbao.

Un encuentro para escuchar al sector, compartir retos y seguir trabajando de forma conjunta en el impulso del comercio local, clave en la vida de nuestros barrios y ciudades.

¿Quieres que tu organización sea el Organización Sin Fines De Lucro mas cotizado en Bilbao?
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Dirección

EKONOPOLO Calle Plaza De La Cantera 4, 2º
Bilbao
48003

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 14:00
Martes 09:00 - 14:00
Miércoles 09:00 - 14:00
Jueves 09:00 - 14:00
Viernes 09:00 - 14:00