Gure Irratia
Gure Irratia, Lapurdi hurbileko eta Euskal Herriko informazioa hedatzen duen euskal hedabidea, eta Gure irratia, zure irratia!
09/06/2026
'Eskailerapekoa' bakarrizketa berria aurkeztuko dute Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak, Baionako LUNA NEGRA Bayonnen asteazken honetan. Bikotean proposatzen duten laugarren ikuskizuna dute.
Arno onari deitzen baitzaio, eskailera azpian gordetzen denari. Bikoteak, gordetuak diren gaiak, bizipenak, krisiak eta usu beraienak kontatuko dizkigute. Kritika eginez, deseraikiz eta oinarrian dutelarik, irria. Otsailean lehen aldiz aurkeztu ikuskizun berrian 40 urteko krisia, nerabezaroa, gorputza eta mendia izango dituzte hizpide, besteak beste.
▶ [Elkarrizketa] Idoia Torregarai : https://labur.eus/eskailerapekoa
Cliquez ici pour réclamer votre Listage Commercial.
Type
Adresse
Landagoyen, Zuraideko Bidea
Ustaritz
64480