NOR
Animalien askapenaren aldeko kolektiboa gara. Euskal Herriko antiespezistentzat bozgorailu izan nahi dugu, eta zubiak eraiki beste herri mugimenduekin.
25/04/2025
🐮KAMISETA BERRIAK BABen! 🐮
Kamiseta berriak atera ditugu diseinu eder honekin! Larunbat honetan horrelako bat eskuratzeko aukera izango duzue antolatutako Bilboko Azoka Beganoan ✨ ✨
Gainera, gure liburu eta material guztia eskuragarri izango duzue 📚
Azokaz gain, beste hainbat ekintzaz beteriko egitaraua osatu dute: hitzaldiak, maha-inguruak, ikuskizunak, tattoo flash solidarioa eta beste hainbat gauza giro ezin hobean ❤️🔥🫂
Animatu eta gerturatu!
Antiespezismoa kolektiboki eraikitzen jarrai dezagun🤝
📍Bilboko
🗓️ Apirilaren 26
🕙10:00etan ate irekiera
01/01/2025
2024an zehar proiektu ezberdinak eraman ditugu aurrera. Hemen aurtengo laburpentxo txiki bat:
🟡 Otsailean, Iruñeako ziklo antiespezistako mahai-inguru batean parte hartu genuen, gizakiz besteko animaliekin eta euskal kulturarekin dugun harremanaz hausnartzen.
🟡 Martxoan euskara eta animalien askapenaren alde korrika egin genuen kilometro antiespezistan.
🟡 'Goseak akabatuak' liburuaren aurkezpenak egin ditugu Euskal Herriko hainbat txokotan.
🟡 Maiatzean Labe eta Zomorro jardunaldia antolatu genuen.
🟡 Irailean, animalien aldeko tatuaje jai solidarioa izan genuen.
🟡 Azaroan, urtero bezala, Elkarretaratze Antiespezista deitu genuen, "Animaliak giltzatuz gero, erresistentzia espero" lelopean.
🟡 Egun horretan bertan, 12 ekintzaile antiespezistek Aquarium barruko kristalezko tunela blokeatu zuten, erresistentzia pasiboa erabiliz.
🟡 Abenduan, Costa Rica-ko topaketa antiespezistetan parte hartu genuen gure militantzia esperientziak beste eragileekin elkarbanatuz.
2025ean ere animalien askapenaren alde borrokan jarraituko dugu! 💛
12/10/2024
Badator azaroaren 1a!
Urtero bezala antiespezistok elkartuko gara animalien askapena ozen aldarrikatzeko!
Donostiako Aquarium aurrean 12:00tan elkarretaratzea izango da eta horren ostean bazkaria egongo da Uliako lore baratzetan.
Izen ematea beharrezkoa: [email protected]
Animatu eta parte hartu!
alt:
Lehenengo kartela: Elkarretaratze antiespezistaren kartela, non orka bat ikusten den itsasontzi bat erasotzen. Kartelean irakurri daiteke:
Animaliak giltzatuz gero, erresistentzia espero
Azaroak 1
Donostiako Aquariumean 12:00etan
Bigarren kartela: Elkarretaratze antiespezistaren osteko bazkariaren kartela, fondo horia duena non katilu baten ilustrazioa ikus daitekeen. Kartelean idatzita d**o:
Elkarretaratzearen ondoren bazkaria Uliako lore baratzetan.
12€ / 10€ prezio murriztua
Izena ematea beharrezkoa da
[email protected]
01/07/2024
🍋UDA PACK + UDA PACK ERAMANGARRIA🍋
Gaurtik aurrera gure web orrialdeko dendan bi aukera berri hauek aurkituko dituzue:
▪️UDA PACK: Gizakiz bertze + Goseak akabatuak + Aterpetuak (22€tan)
▪️UDA PACK ERAMANGARRIA: 3 argitalpenak + Totebag ekologikoa (30€tan)
✨Irakurri, zabaldu eta babestu antiespezismoa euskaraz✨
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.
Categoría
Contacto la organización
Página web
Dirección
Bilbao